Besaulkiko tronutik

Ezkerrekoak gara, langileak. Tira, langileak bai, baina klase ertainekoak. Hori bai, kontsumitzen dugunean, kapitalista gara. Lanegun luze baten ostean, hozkailua ireki eta ganorazko afaririk prestatzeko ezertxo ez. Gaur ere astirik ez dugu izan erosketak egiteko. Auzoko denda txikiak goizegi ixten dituzte eta!

Eskuko telefonoa hartu eta errazena egingo dugu. Astea gogorra egiten ari da eta hainbeste lan egin ostean... delivery bat eskatuko dugu. Zerk tentatzen nau gehien? Zer arraio, aspaldian ez dugu sushirik jan. Menua begiratu, atzamarra pantailan gora, behera, klik, birentzako afaria eskatuta. Janaria heldu bitartean, interneten lasai ibiltzeko aukera daukat. Egunkariak begiratu, bideo barregarriren bat, biharko eguraldiaren aurreikuspena... Erlojuari begira, luze egiten ari zait itxaronaldia. Non sartu ote da banatzailea? Kargurik ez diot hartuko, gizajoa... Gure iloba gazteenak pizza-jatetxe batentzat lan egin izan du motorrarekin. Ez zioten askotxo ordaintzen, baina bateragarria zen unibertsitateko ikasketekin. Eskerrik asko, prekarietate, eskerrik asko, flexiguritate. Alde positiboari begiratu beharra dago: azken batean, jatetxe hauek enplegua sortzen dute.

Txirrina jo dute. Eskaileretan gora, hasperenka pausu arin eta azkarrak entzuten dira. Janaria poltsatik ateratzen digula, barkamena eskatzen digu tardatu izanagatik, bere bizikletan egiten duela banaketa lana. Karteratik dirua atera eta eskupeko bat utziko diot gizajoari. Kubo itxurako poltsa horiak atentzioa deitu dit bereziki, hori ote da ditxosozko Glovo famatua?

Piramide esplotatzaile baten barruan ikusi dut nire burua: besaulkiko tronutik, eskuan zartailua dudala. Kontsumitzaile kapitalista bai, baina langile bat esplotatzen duen
langile naizela.
Lehengo langilearen
–klase ertainekoa–
lanordu bakoitza hobeto ordainduta dago, eta bere aisia-ordu batek ere balio handiagoa dauka. (...) Bigarren langilearen
–edo autonomo faltsuaren– lanorduak gutxiago
balio du, eta bere aisiarako eskubidea erabat urratuta geratzen da

Bikoteak aipatu dit glovo-aren inguruko erreportajeren bat irakurri duela  berriki eta sushiaren kutxatxoak ireki bitartean, sarean bila hasi naiz. Testigantza latzak irakurri ditut telefono pantailan. “Autonomo faltsuak gara eta azkenean gure lanaren esklabo bihurtzen gara. Jendeak pentsatzen du honetan bizikletan ibiltzea maite dugulako gabiltzala. Hau gure lana da eta soldata duin bat eskatzen dugu”.

Kontsumitzaile, kapitalista, zapaltzailea: gure etxean afaria guk geuk egin ordez, zerbitzua kanporatzen dugu, preziorik merkeenean eta atzean gertatzen denari axolagabe, langile prekarioak edo autonomo-faltsuak gure zerbitzura lanean jarriz. Inolako lan-hitzarmenetatik kanpo geratzen badira ere, sindikalizatu eta haien eskubideak era antolatuan defendatzeko aukerarik geratzen bada ere, gaueko hamarretan gose garenean guri bost: aisialdirako gure eskubidea gauzatzeko unea dugu.

Piramide esplotatzaile baten barruan ikusi dut nire burua: besaulkiko tronutik, eskuan zartailua dudala. Kontsumitzaile kapitalista bai, baina langile bat esplotatzen duen langile naizela. Lehengo langilearen –klase ertainekoa– lanordu bakoitza hobeto ordainduta dago, eta bere aisia-ordu batek ere balio handiagoa dauka. Aisialdiaz gozatu eta afaria etxeraino ekar diezaioten ordaintzeko adina badu karteran. Bigarren langilearen –edo autonomo faltsuaren– lanorduak gutxiago balio du, eta bere aisiarako eskubidea erabat urratuta geratzen da.

Egongelako besaulkian ipurdia harrapatuta daukadala, atsegin dut, retweet eta elkarbanatzeak egiteari ekin diot. Bitartean Whatsapp-eko jakinarazpen bat heldu zait, bihar goizerako premia handia duen txostena egin dezadan. Zast! Nagusiaren emotikonoak ez du leundu nire bizkarraren gainean sentitu dudan zartailuaren kolpea. Piramidearen gailurrean poltsikoak betetzen dituena enpresa pribatu bat da. Eztarria kontraesanez trabatuta,  zapaltzaile zapalduak lanari ekin dio, gaueko hamaiketan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude