« Itzuli albistegira

Bergarako Toponimiaren inguruko informazioa sarean

2011-12-13  ¦  Aurkezpenak

Bihar, abenduak 14a, Bergarako Mapa eta Toponimia webgunea aurkeztuko dira. Udaletxean bertan, arratsaldeko 7etan.

  • Eguna: abenduaren 14a, asteazkena
  • Ordua: arratsaldeko 7ak.
  • Tokia: Udaletxeko Pleno Aretoa

Bi produktu aurkeztuko dira:

1. Herriko mapa (paperezkoa). Mapak udalerri osoa hartzen du eta bertan 1.000 lekuizen baino gehiago ditu bi aldetan banatuta: a) Baserri auzoen aldea: Bergarako auzoak, auzuneak, mendiak, errekak, baserriak, ermitak, txabolak... b) Hirigunea: Herriko kaleak, monumentuak, zerbitzu publikoak...

2. Toponimia webgunea. www.bergarakoeuskara.net webgunean kokatu den toponimiako edukia aurkeztuko da. Mapan agertutakoaz gain, beste hainbat informazio eskaintzen ditu: mapan sartu gabeko lekuizenak, lekuizenen gaineko azalpenak, argazkiak, mapa zaharrak eta berriak...