« Itzuli albistegira

"Atxia motxia, Eibarko umien kuadernua" aurkeztuko da bixar

2014-11-27  ¦  argitalpenak

Bixar, barixakua, "Atxia motxia, Eibarko umien kuadernua" aurkeztuko dabe Eibarko Udaleko Egoibarra Batzordiak eta Badiharduguk. Goizian prentsaurrekua eta arratsaldian Patxin eta Potxinen ikuskizuna.

Eibarko Udaleko Egoibarra Batzordiak eta Badihardugu Elkartiak umiendako kuaderno bat prestatzen jardun dabe azken hillabetietan. Kuadernuaren helburua umiak euren herrixari buruz zeozertxo gehixago ikastia da, eta hainbat arlo lantzen dira bertan: historixia, lehengo Eibar eta oraingua, Eibarko pertsonaiak, Eibarren egindako tresnak... 4 eta 7 urte bittarteko umiendako dago pentsauta kuadernua eta ariketa desbardiņez osatuta dago: margotzekuak, pegatina bidez osatzekuak, moztekuak, asmatzeko ariketak... Sanblasak egitteko errezetia eta herriko puzzlia be badatoz kuadernuan. Marrazkixak Jose Antonio Azpilicueta marrazkilari eibartarrak egin dittu eta testuak, berriz, Badihardugu Euskara Elkarteko Aintzane Agirrebeņak eta Asier Sarasuak.

Bixar goixian 10:30etan egingo da lanau aurkezteko prentsaurrekua eta bertan Miguel de los Toyos alkatiak, Carmen Larraņaga Egoibarrako batzordeburuak, Badiharduguko Aintzane Agirrebeņak eta Jose Antonio Azpilicueta marrazkilarixak hartuko dabe parte.

Arratsaldian, berriz, jende aurreko aurkezpena egingo da. Kasu honetan aurkezpen berezixa izango da, gaiņera, Patxin eta Potxin pailazuak euren ikuskizun baten bidez egingo dabe lanaren aurkezpena eta.

Kuadernua 4 euruan salduko da; asteazkenetik aurrera Eibarko liburudendetan eskuratu ahal izango da edo, bestela, baitta Durangoko Azokan be, Badiharduguren stand-ian.