« Itzuli albistegira

"Arrasateko aditz-taulak" liburuxkia kaleratu dogu

2014-12-02  ¦  argitalpenak

Deba Ibarreko aditz-taulen bildumako 12. alia kaleratu barri dau Badiharduguk: Arrasateko aditz-taulak. Durangoko Azokan egongo da salgai, Badiharduguren stand-ian.

2005ian hasi zeban Badiharduguk eskualdeko herrixetako adizkixak liburuxketan batzeko egitasmua. Euskalkixan idazteko irizpidiak zehaztu ziranian, herri guztietarako balioko zeben irizpide orokorrak adostu ziran, baiņa aditzak herrixan herrikuak izan bihar dirala erabaki zan. Eta herri bakotxeko aditzak jasotzeko, Deba Ibarreko aditz-taulen bildumia jarri zan martxan. Ordutik, 13 herrittako adizkixak jasotzen dittuen 11 liburuxka kaleratu dira, eta Arrasateko aditz-taulak izan da 12. alia.

Arrasateko aditz-taulak liburuxkia osatzeko, 1999xan kaleratutako Arrasateko euskara lana hartu da itturri nagusi moduan. Baiņa ezinbestekua izan da zenbait arrasatearren laguntasuna be, eta gure eskerrik beruenak emon nahi dotseguz Estepan Plazaolari, Sergio Azkarateri, AED Elkartiari eta Udal Euskaltegixari, euren aholkuengaittik.

Arrasateko aditz-taulen liburuxkia ostiralian atiak zabalduko dittuan Durangoko Azokan egongo da salgai, 3 euruan, Badiharduguren stand-ian.

Horretaz gain, beste herri batzuetan egin dan antzera, Arrasateko AED Elkartiak beran bazkidien artian banatuko dittu liburuxkak.