Bikote bila

Egun batzuk jai ditudanean egitekoen zerrenda luze bat osatzen dut.
Noski, zerrenda horretako guztiak egiteko behar diren orduak eta jai
ditudanak ez datoz bat, eta bat ez datozenez zerrendako pare bat gauza
bakarrik egiten ditut. Aitzakia ona, ezta?

Gabonetan egun batzuk jai izan ditut eta nire logelako kaxoiak
txukuntzea izan da lanetako bat. Hasteak pereza handia ematen dit,
baina behin hasita oso gustura egiten dut. Ia-ia arropa erostera joatea
bezala da: ze praka dira hauek? Niki hau, noiztik dago hemen? Ai… txamarra honen bila ibili nintzen, ba! Orduan konturatzen zara hurrengoan zerbait erostera joan baino lehen hobe dela armairua txukuntzea…

Baina, pena ere sentitu dut. Izan ere, 11 galtzetin topatu ditut
bikoterik gabe. Seguru nago ez direla denak nireak, baina, aizue, laguntza mereziko dute ba?

Txuriak eta beltzak dira gehienak, baina bada tartean
koloretako bat. Norbaitek hauendako moduko bikoterik baldin badu, jar
dadila nirekin harremanetan eta egingo dugu zerbait hauei eguna
alaitzeko:

Galtzetinak, bikote bila

4 iruzkin “Bikote bila” bidalketan

  1. iparrekoa

        jajaja!
         Koadrilla earra osatzen due egie esan!
    txikiteoako aproposa. Gañea gizartearentzat  ikasgai garratzitsu
    bat ematen digute. ez dute iñolako arrazismo arazorik.markakoak eta
    perikoak, denak elkarrekin.

        Nik esango nuke gustoa bizi diela ola, bikote gabe,
    , bikote gabe daudenetik beraien bizi kalitatea asko obetu da. Etzaie
    opo aldean zulorik egingo, etzaie bolitarik egingo labadoran
    sartzeagatik.

        Nik zu bezela kaxa batean sartu, eta Cancunera bidaliko nituzke.
    an agian billatuko dute bikotea, eta aurkitzen ez badute, zure kajoian baño obeto pasako dute.

        fotoa earra. jejeje ala!

    Erantzun
  2. silobola

    Oso ona iparrekoa!

    Kaixo Uxoa! Esan beharra dau oso famili politte dala ean arten osatuta daukeana, baino nik galtzontzilon bat sartuko nieke tarten izkutatzeko…eo…eztakit…igual tanga bat galduta daukezu ta galtzerdin baten barrun dau? Eo faltaien bikotek etzenittun ba…erabili behar eztan zeozertan ibiliko estuasunen baten?…Etxea…oain entenditzet zeatik sartu zeaten etxen…galtzerdin beste bikotengatik! Beno muxu haundi bat Uxoa, ta hirire bai Iparrekoa!

    PD: Hor irudin daun galtzerdi motx oi gustoa hartuko nuke, ze nere dekatloneko bat emanzipatu intzan ta beheko bezinak apadrinatu zun….

    Erantzun
  3. Uxo

    Silobola, etxe berrian bikote faltan dabitzan galtzetin gehiago eongo dielakuan nago. Puf! Hura izengo da orgia! Danak bialdu beharko dittugu Cancunera!

    Luistxo, Euskaltel edo Orange? Nik ezin dot aukeratu. Zoritxarrez Euskaltelen geratu behar…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude