Bertso Egunari begira jarriko da Bertsoa

2016/01/25
Ahots Baten egitasmoaren ingurukoak ere ezagutuko ditugu bertan parte hartu duten Ane Labakaren eta Esti Alberdiren eskutik.

Larunbatean ospatuko da Bertso Eguna Donostian, eta han jarriko du arreta aste honetan Bertsoak. Aurrez egunaren inguruko xehetasunak ezagutaraziko dizkigu sareko plazak Jon Agirresarobe Bertsozale Elkarteko kidearen eskutik, eta egunean bertan ere egingo du jarraipena.

Larunbata bitarte ere hamaika bertso eta albiste izango ditu Bertsoak. Ahozko diziplina ezberdinak uztartu dituen Ahots Baten sormen egonaldiaz ariko dira Esti Alberdi eta Ane Labaka parte-hartzaileak. Ildo berean, Maialen Lujanbiok eta Oskar Estangak diziplinen arteko nahasketez ariko dira bertsoa ardatz hartuta, ostegunean eskainiko den erreportajean.

Arabako Kuadrilla artekoa eta Nafarroako Bardoak hasi berri dira eta horien nondik norakoak ezagutuko ditugu astean zehar. Bestalde, pasa berri den asteburuan egindako Laboa sariketaren eta Okelar anaiak bertsopaper lehiaketaren berri emango du Bertsoak. Tartean, azken saioetako bertsoaldiak izango dira entzungai, Tolosako eta Legutioko saioak, eta duela zenbait urte Bertso Egunetik bildutako bertsoaldia ere berreskuratuko da Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin.

Gozatu bertsoaz, Bertsoan!

Laboa sariketaren gainekoak argitaratu ditu gaur sareko plazak