Xilaba txapelketako Larresoroko finalaurrekoa Hitzetik Hortzeran

2014/10/30
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko txapelketako lehenengo finalaurrekoaz gain Errenteriako Niessen aretoan izandako saioko bertsoaldiak eskainiko dira Hitzetik Hortzeran. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Xilaba Bertsulari txapelketak badu bere lehen finaleko izena Sustrai Colina, eta berarekin batera Larresoroko bertso saioan aritu ziren Odei Barroso, Xumai Murua, Maddi Sarasua, Ortzi Idoate eta Xan Alkhat zain daude igande honetan zer gertatuko. Larresoroko saioaren laburpena, bertsoak eta iritziak eskainiko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak.

Errenterian, Niessen aretoan izandako saio arrakastatsuarekin osatuko da programa Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Sustrai Colina ziren han Josu Goikoetxea gai-jartzaile zutela. Saio bikaina atera zen eta bertsoaldi ederrenak aukeratu dira programarako.

HITZETIK HORTZERA, igande bazkalostetan ETB1n. Eta eitb nahieranen.

Xilaba txapelketako Larresoroko finalaurrekoa Hitzetik Hortzeran