Euskaltzaindiaren 144. araua

solasturi 1456152749042 Solasturi | 2006-02-10 12:17

Euskaltzaindiak hiru arau berri eman ditu oraintsu. Arau-karpeten harpidetza egina duzuenok, jasoak izango dituzue, eta bestela webgunean ikus daitezke: arauen orrian ezker aldean ageri den "azken arauak" sakatu, eta han dira:

143 -erri(a) osagaia gaurko toponimian
144 Hiztegi Batua: berrizale - buzuntz
145 Bizkaiko herri izendegia

Hiztegiari dagozkion arau guztiekin arazo txiki bat dago, ordea: han klik eginda, Hiztegi Batuko galde-orrira bidaltzen gaituzte, eta, orduan, hitzez hitz galdetu behar da edo ahal den bezala moldatu.

Lan pixka bat hartu dut 144. arauko zerrenda horrek zer berrikuntza dakarren jakiteko. Hiztegi Batuaren lehen itzuliarekin alderatuta, ber-buz tarte horretan, mila sarrera gehiago dira oraingo zerrendan. Horietatik, aukera bat egin dut, zenbait irizpideren arabera.

Lehenik, epai-markaren bat dutenak bereizi ditut: e. = erabil; h. = hobe. Gero, euskalki-marka dakartenak: Bizk., Lap. eta abar; bai eta Heg. eta Ipar. marka zabalagoak dakartzatenak ere. Azkenik, bestelako informazio-markaren bat dakartenak: Zah. = zaharra; g.g.er. = gaur gutxi erabilia...

Ez dut eskuz egin lan hau, jakina. Lehenik, Word-eko "dokumentuak alderatu" tresna erabili dut, sarrera berriak zein diren jakiteko, eta gero Access programa, sail jakin horiek ateratzeko. Ea balio dizuen.

(Marka bakoitzaren esanahiaz eta gainerako irizpideez, sarreran dago informazio gehiago).

A. Epai-markak (e. kasuan, batzuk aukeratu ditut; h. kasuan, guztiak daude). 

e. (erabil letra lodiz dagoena) h. (hobe bigarrena)

besezur* e. besahezur.
besterena!, ez* e. ez bestena (eta ez bestea).
bestiruditu* e. itxuraldatu.
bestorduz* e. beste orduz.
betarraba* e. beterraba.
betepen* e. betetze.
betidanikako* e. betidaniko.
bezanbat* e. bezainbat.
beztu* e. belztu.
bialdu* e. bidali.
bibalbo* e. bibalbio.
bibolin* e. biolin.
bibora* e. sugegorri.
bibrato* e. vibrato.
bidelapurkeria* e. bidelapurreta.
bideordain* e. bidesari.
bideo-zinta* e. bideokasete.
bidertu* e. biderkatu.
bidrio* e. beira.
bigilatu* e. zaindu, begiratu, jagon, etab.
biguin* e. bigun.
bihotz-ukitu du ad.: zure hitzek bihotz-ukitu naute.
bihozdun* e. bihoztun.
bihozgogor* e. bihotz-gogor.
bihozkatu* e. bihozgabetu.
bihozpera* e. bihozbera
bijilatu* e. zaindu, begiratu, jagon, etab.
bilan 1* e. bila.
bilete* e. billete.
bilgu* e. bilgia.
bilorruski* e. pergamino.
bilutsik* e. biluzik.
biluztu* e. biluzi.
binario* e. bitar.
binbalet* e. ginbalet.
biratzaile* e. birakari.
biribilgu* e. biribilgune.
birjaiotza* e. pizkunde.
bisagra* e. gontz, (atearen) erro.
bisest* e. bisurte.
bisisturte* e. bisurte.
bitima* e. biktima.
bitsdun* e. bisdun.
bitxi, harri* e. harribitxi.
bizikai* e. bizigai.
bizipide* e. bizibide.
bizkar-hezur* e. bizkarrezur.
bizkar-zaku* e. bizkar-zorro.
bizkunde* e. pizkunde.
biztanlego* e. biztanleria.
bodegoi* e. natura hil.
boilo* e. opil.
bokadilo* e. ogitarteko.
boletin* e. buletin.
bolfram* e. wolfram.
bonbaketa* e. bonbardaketa, bonbardamendu, bonbardatze.
bonbardeo* e. bonbardaketa, bonbardamendu, bonbardatze.
bonbero* e. suhiltzaile.
bono* e. bonu.
bordatzaile* e. brodatzaile.
borradore* e. zirriborro (eta borragoma, ezabagailu).
borraia* e. borraja.
borraska* e. ekaitz eta depresio.
botiga iz. 1 'denda'. 2 'nahasmendua'. 3* e. botika.
budget* e. buxet.
bufada* e. bafada.
bufete iz. 1 (altzari-mota). 2* e. bulego.
bujes* e. puies.
bukagabe* e. bukatugabe.
bula* e. bulda.
bular-angina* e. bularreko angina.
buldog* e. bulldog.
bulla* e. buila.
burdinaje* e. burdineria.
burdinbarra* e. burdin barra.
burdinhaga* e. burdinaga.
burdinhari* e. burdin hari.
burin* e. budin.
burjeseria* e. burgesia.
burni* e. burdina.
burrunbada* e. burrunba eta burrundara.
burrunda* e. burrunba eta burrundara.
burtzora* e. burtzoro.
buruhausgarri* e. buru(-)hausgarri.
buruhezur* e. burezur.
buruka* e. buruxka.
buruko argi(tasun)* e. buruargi(tasun).
butxet* e. buxet.
buxer* e. harakin.
buxeria* e. harategi.
buzeatzaile* e. murgilari.

besada iz. h. besakada.
besterenganatu, besterengana(tu), besterenganatzen. da/du ad. h. besterendu.
betitik adlag. h. betidanik.
biera iz. Ipar. h. garagardo.
bik iz. Ipar. h. bolaluma.
bilateral izond. h. aldebiko.
bira eman g.er. h. bira egin.
bisio iz. h. ikuskari, ikuspen.
bitikultura iz. h. mahastizaintza.
bolo-bolo adlag. h. bala-bala, barra-barra.
borzgarren ord. Ipar. h. bosgarren.
borzna banatz. Ipar. h. bosna.
buru(-)hezur h. burezur.
buruko iz. 1 'burua estaltzekoa'. 2 'buruan hartzen den kolpea'. 3 h. burko.
buruzpide iz. Gip. h. burubide

Oharra: hitzaren aurretik — daramatenak beste hitz baten azpi-sarrerak dira.

B. Euskalkiak (hemen daude hitz markadun guztiak).

Bizk. Gip., Naf., BNaf., Lap. Zub.

beste barik Bizk. 'beste gabe(rik)'
beste 2 Bizk. 'adina, bezainbat'.
bestera batez ere Bizk. 'bestela'.
bigarren lehengusina Bizk. eta Naf.
bilasari iz. Bizk. g.er.
bilinbolaka adlag. batez ere Bizk. 'zabuka, balantzaka'.
biloba iz. 1 'seme edo alabaren haurra'. 2 Bizk. 'birbiloba'.
binan adlag. Bizk. 'binaka'.
binan-binan adlag. Bizk. 'binaka(-binaka)'.
bira-biraka adlag. Bizk. 'biraka'.
biraoti izond. eta iz. batez ere Bizk. 'biraolaria'.
birloba iz. Bizk. 'biloba'.
birraitaita iz. Bizk. 'birraitona'.
birramama iz. Bizk. 'birramona'.
birresku iz. Bizk. g.er.
bitsu izond. Bizk. g.er. 'apartsua'.
bizio 2 iz. Bizk. 'hesteetako zizarea'.
bizio-belar iz. Bizk. 'zizare-belarra' (Artemisia abrotanum).
bol-bol adlag. batez ere Bizk. 'bor-bor'.
bolbolka adlag. Bizk. 'borborka'.
bornu iz. 1 Bizk. 'ingurua'. 2 Ipar. 'itsasontzia, ontzi barrua'.
botikako iz. Bizk. Zah. 'sendagaia, botika'.
burua bat egin Bizk. 'norbera inorekin alderatu'.
buruera iz. batez ere Bizk. 'burutapena'.
burutasun iz. Bizk. 'burutapena'.
buruzale izond. Bizk. 'berekoia'.

berrizkatura iz. Gip.: gaixo dagoen bat gaitzaren berrizkaturak sarritan hartzen duenean, etsitzen dugu haren osasunaz.
bestela bezala Gip.
bizimaina iz. Gip.: mendeetan artoak hornitu izan du gure sukaldeko bizimaina.
bulardetsu izond. Gip. g.g.er. 'bulartsua'.
buruzpide iz. Gip. h. burubide

 

 

besaka 1 iz. Naf. 'besanga'.
bigarren lehengusina Bizk. eta Naf.
bilotsu izond. Ipar. eta Naf. 'iletsua'.

 

 

boz batez Lap. eta BNaf. 'aho batez'.

 

 

bidar iz. Zub. 'kokotsa'.
bihoztoi izond. batez ere Zub.
bilakaide iz. Zub. Zah. 'liskar-kidea, etsaia'.
bilakari izond. Zub. g.er. 'borrokalaria'.
bilaxka iz. batez ere Zub. 'borroka'.
bilaxkatu, bilaxka(tu), bilaxkatzen. da ad. batez ere Zub. 'borrokatu'.
bortazain iz. Zub. 'atezaina'.
botigoa iz. Zub. 'elkartea'.
botilatu, botila(tu), botilatzen. du ad. 1 Zub. 'botilako edaria zerbitzatu'. 2 Heg. 'botilan ezarri'.
botitu, boti(tu), botitzen. da ad. Zub. 'elkartu'.
botxu iz. Zub. 'harkaitza'.
boztario iz. Zub. 'bozkarioa'.
buhader iz. Zub. g.er. 'hauspoa'.
burata iz. Zub. 'talka'.
buruzagitu, buruzagi(tu), buruzagitzen. da ad. batez ere Zub. 'nagusitu'.
buxi iz. Zub. 'poxia'.

C. Ipar eta Hego (markadun guztiak).

Ipar. Heg.

berrogeira banatz. Ipar. 'berrogeina'.
berrotsu izond. Ipar. g.er. 'sasitsua': oihan berrotsua.
bertsoka adlag. Ipar. 'bertsotan'.
bertutos izond. Ipar. Zah. 'bertutezkoa; bertutetsua'.
beruinatu, beruina, beruinatzen. du ad. Ipar. g.er. 'mendematu, mahatsa bildu'.
besarkaldi iz. Ipar. 'besarkada'.
besataraka adlag. Ipar. 'besakadaka'.
betalde iz. Ipar. 'behi-taldea'.
betantsu adlag. Ipar. 'ia batean'.
betegailu iz. Ipar. g.er. 'betegarria'.
beteki adlag. Ipar. Zah. 'osoki'.
beti eta... -ago Ipar. 'gero eta... -ago': joaki beti eta aitzinago.
bezainbatean adlag. Ipar.: a) nitaz den(az) bezainbatean, ez dut deus loria ('niri dagokidanez'); jendeez bezainbatean ('jendeei dagokienez'); b) garbitu zuen, egin zitekeen bezainbatean.
biahore iz. Ipar. Zah. 'tarrapata, zalaparta'.
bianda iz. Ipar. Zah. 'janaria'.
biasa iz. Ipar. g.er. 'alportxa'.
bidaiant iz. Ipar. 'bidaiaria'.
bidatzaile iz. Ipar. 'gidaria'.
biera iz. Ipar. h. garagardo.
bihurkunde iz. Ipar. Zah. 'ezagutza, esker ona'.
bik iz. Ipar. h. bolaluma.
bikariogo iz. Ipar. 'bikariotza'.
bilan 2 iz. Ipar. 'balantzea'.
bilgia iz. Ipar. 'biltokia'.
bilintzi-balantza adlag. Ipar. 'zabuka, balantzaka'.
bilotsu izond. Ipar. eta Naf. 'iletsua'.
bira 2 banatz. Ipar. 'bina'.
birazkatu, birazka(tu), birazkatzen. da/du ad. Ipar. g.er. 'binakatu'.
bizitzeko iz. Ipar. 'bizigaia, janaria'.
bizkar-besta Ipar.
bizkartara iz. Ipar. 'bizkarkada'.
bizkaur iz. Ipar. g.er. 'prostata'.
bizpalau Ipar.
bokata iz. Ipar. 'lixiba'.
bokater iz. Ipar. g.er. 'bokata egiteko ontzia'.
bonur iz. Ipar. Beh. g.er. 'zoriona'.
bornu iz. 1 Bizk. 'ingurua'. 2 Ipar. 'itsasontzia, ontzi barrua'.
bortako iz. Ipar. 'urdea, txerria'.
borzgarren ord. Ipar. h. bosgarren.
borzna banatz. Ipar. h. bosna.
bostetan Ipar. 1 'bost aldiz'. 2 'askotan'.
bota 3 iz. Ipar. 'sakea'.
boteretsuki adlag. Ipar. Zah. 'ahaltsuki'.
boz 2 iz. Ipar. 1 'botoa, autarkia'. 2 'bozketa, hauteskundea'.
bozka iz. Ipar.: bozka-eguna.
bozkalentzia iz. Ipar. 'poz handia'.
bozkariagarri izond. Ipar.
bozkariotsu izond. Ipar.
buba iz. Ipar. Haur. 'loa'.
buhatzaile izond. Ipar.
buhunba iz. Ipar. Zah. g.er.
bultatu, bulta(tu), bultatzen. du ad. Ipar. g.er. 'bulkatu, bultzatu'.
bur-bur adlag. Ipar. 'bor-bor'.
burbutzi iz. Ipar. g.er.
burho iz. Ipar. Zah. 'biraoa'.
buruari eman Ipar.: emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.
burura eman Ipar. 'bururatu, burura ekarri'.
burutik izan du ad. Ipar.: badu burutik; baduka burutik?
buruz beheiti Ipar. 'buruz behera'.
burupetsu izond. Ipar. Zah. 'buruiritzia, harroa'.
buruzkin izond. Ipar. g.er. 'tematsua'.
burzuntz iz. Ipar. 'lertxuna'.
buxet iz. Ipar. 'aurrekontua'.
buzoka iz. Ipar. 1 'zapelatza'. 2 'saia'.

bestetzuk Heg.: batzuek hala diote, eta bestetzuek bestela.
biberoi iz. Heg.
bienabenturantza iz. Heg. Zah. 'zorionbidea, dohatsutasuna'.
bigarrengo izlag. eta adlag. Heg.
bilatu, bila(tu), bilatzen. du ad.: 1 'bila ibili, xerkatu'. 2 Heg. gaur Beh. 'aurkitu'.
boda iz. Heg. Beh. 'ezteia'.
bodega iz. Heg. Beh. 'sotoa'.
bonboi iz. Heg. 'txokolatezko gozokia'.
botatu, bota(tu), botatzen. du ad. (nor kasurik gabea). Heg. Beh. 'botoa eman'.
botilatu, botila(tu), botilatzen. du ad. 1 Zub. 'botilako edaria zerbitzatu'. 2 Heg. 'botilan ezarri'.
bozina iz. Heg. Beh. 'tutua'.
buelo iz. Heg. Beh. (bolumena).
buelta iz. Heg. Lgart.
bueno interj. Heg. Beh. g.er.
bulto iz. 1 Zah. 'irudia'. 2 Heg. 'gauzaki eitegabea'.

D. Bestelako markak (Zah. = zaharra; g.g.er. = gaur gutxi erabilia).

Zah. g.g.er.

bertutos izond. Ipar. Zah. 'bertutezkoa; bertutetsua'.
besapeko iz. Zah. 'makulua, beso-makila'.
besobakoitz izond. Zah. 'besobakarra; besomotza'.
betaz adlag. Zah. 'astiro'.
beteki adlag. Ipar. Zah. 'osoki'.
betero adlag. Zah. 'osoki'.
beztidura iz. Zah. 'jantzia'.
beztimenda iz. Zah. 'jantzia'.
biahore iz. Ipar. Zah. 'tarrapata, zalaparta'.
bianda iz. Ipar. Zah. 'janaria'.
biatiko iz. Zah. 'elizakoa'.
bidasti iz. Zah. 'bide-zatia, bi punturen arteko bitartea'.
bideazko iz. Zah. 'bidezkoa, bidaztia'.
bidegabeztatu, bidegabezta, bidegabeztatzen. du ad. Zah. g.er. 'iraindu'.
bienabenturantza iz. Heg. Zah. 'zorionbidea, dohatsutasuna'.
bihikor izond. Zah. g.er.
bihurkunde iz. Ipar. Zah. 'ezagutza, esker ona'.
bilakaide iz. Zub. Zah. 'liskar-kidea, etsaia'.
bilarrauzi iz. Zah. 'aratxea, txahala'.
bilkuia iz. Zah. 'bilkura'.
bilkuntza iz. Zah. 'bilera'.
biribilatu, biribila, biribilatzen. da/du ad. Zah. 'bildu, elkartu'.
birjinitate iz. Zah. 'birjintasuna'.
bizar-peitu izond. Zah. 'bizargabea'.
bizioso izond. Zah. 'biziotsua; biziozkoa'.
bokantza iz. Zah. 'elokuentzia'.
bolatu, bola(tu), bolatzen. du ad. Zah. 'ehunak bolan jo'.
bolatzaile iz. Zah.
bolazain iz. Zah. 'bolatzailea'.
bonbazia iz. Zah.
bonetun iz. Zah. 'boneta daramana'.
bortizgarri izond. Zah. 'indargarria'.
boteretsuki adlag. Ipar. Zah. 'ahaltsuki'.
botikako iz. Bizk. Zah. 'sendagaia, botika'.
buhunba iz. Ipar. Zah. g.er.
buiraka iz. Zah. g.er.
bulto iz. 1 Zah. 'irudia'. 2 Heg. 'gauzaki eitegabea'.
burho iz. Ipar. Zah. 'biraoa'.
burlakeria iz. Zah. 'burla'.
burupetsu izond. Ipar. Zah. 'buruiritzia, harroa'.

betikotzat adlag. g.g.er. 'betiko'.
bidante iz. g.g.er. 'bidaiaria'.
bihotzetiko izlag. g.g.er. 'bihotzekoa'.
bistatu, bista(tu), bistatzen. du ad. 1 g.g.er. 'apaindu'. 2 'urrutian ikusi'.
bitore izond. g.g.er. 'trebea; bikaina'.
bulardetsu izond. Gip. g.g.er. 'bulartsua'.
bultzi iz. g.g.er. 'trena'.
burestun iz. g.g.er. 'koroa'.
buruntza iz. g.g.er. 'koroa'.
buruntzatu, buruntza(tu), buruntzatzen. du ad. g.g.er. 'koroatu'.
buruntzatze iz. g.g.er. 'koroatzea'.
buruñurdun izond. g.g.er. 'kaputxinoa'.


Utzi iruzkina: