Tagzania

praktiketan 1456152284208 Praktiketan | 2006-02-14 10:22


Web horri honetan munduko toki ezberdinak gehi daitezke norberak nahi duen "tag"-ak jarriz. GoogleMaps-eko mapak erabiltzen ditu, API erabilgarria baita, baino hala ere bertako puntuak beste mapa ezberdinetan ikus daiteke: Landsat, OpenStreetMap, Google Local (GoogleMaps baino errezoluzio hobeagoa du), Windows Live Local, Multimap, Mapquest eta GeoURL. Ematen duen beste aukera bat norberaren web orrian mapa itsastea, honako itxura izango lukeela


Hemen ikus dezakezue non sortu zen Tagzania. Tagzaniari buruzko kontu gehiago bere blogean eta adibideen blog bat sortu berri dute, lehenengo orriaren aldaketarekin kointzidituz. Orain dela gutxi (zehazki domekan) Berria egunkarian agertu zen erreportai bat, Eibarko mapamundia izenekoa, bertan irakur dezakezue euskaraz zerbait gehiago.
EGUNERAKETA: Tagzania eleanitza da orain, Ingeleraz gain, Euskara, Gaztelera eta Polonieraz aurki daitezke eta dirudienez beste hizkuntzetara itzultzeko esperantza dute.
EGUNERAKETA: Bilaketak egiteko aukera ematen dute. Eta GoogleGroups delakoan taldea sortu dute: http://groups.google.com/group/tagzania


Utzi iruzkina: