Ekonomia -

Martxoko datuak

Etxebizitzen salerosketak gora egin du EAEn eta Nafarroan

Euskal Autonomia Erkidegoan % 18,6koa izan da hazkuntza; Nafarroan, % 24koa.

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.250 etxebizitza salerosi ziren martxoan. Argazkia: EITB
Euskal Autonomia Erkidegoan 1.250 etxebizitza salerosi ziren martxoan. Argazkia: EITB
Euskal Autonomia Erkidegoan 1.250 etxebizitza salerosi ziren martxoan. Argazkia: EITB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan 1.250 etxebizitza salerosi ziren joan den martxoan, hau da, 2015eko hilabete berean baino % 18,6 gehiago. Halaber, 100.000 biztanleko salerosketa tasa 72koa izan zen EAEn, Espainiako Estatistika Institutuak jakinarazi dituen datuen arabera.

Euskal merkatuko hazkunderik handiena erabilitako etxebizitzaren merkatuan izan zen martxoan, 946 operaziorekin, 2015ean 759 izan ziren bitartean. Etxebizitza berriko merkatuan, berriz, 304 salerosketa egin ziren, iazko martxoan baino % 25,6 gehiago.

Martxoan egin ziren salerosketa guztietatik, 1.095 merkatu librean egin ziren (2015ean 903 izan ziren); eta 155 babes ofizialeko etxebizitzen merkatuan, joan den urtean baino %3 6,7 gehiago.

Nafarroan ere gora egin du salerosketak

Nafarroari dagokionez, 382 etxebizitza salerosketa izan ziren joan den martxoan, iazko hile berean baino % 24 gehiago, hain zuzen ere.

Lursailen kasuan, 2.469 operazio izan ziren martxoan, 2015eko hile berean baino % 4,6 gutxiago.

Martxoan salerositako etxebizitzen % 74,1 libreak ziren. Urte-arteko datuekin alderatuta, etxebizitza libreen salerosketak % 17,4ko igoera izan du martxoan; babes ofizialeko etxebizitzetan, berriz, % 47,8ko hazkundea izan da.

Etxebizitzen % 69,6 erabilitakoak dira. Urte-arteko datuen arabera, etxebizitza libren salerosketa % 22,1 hazi da; eta erabilitakoena, % 24,9.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia EAE Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Etxebizitza albisteak