Gizartea -

Saratxaga garraioak

Sute batek bi kamioi kiskali ditu Amurrion

Ez dute hipotesirik baztertzen eta Ertzaintza ikertzen ari da, sutea ezustean hasi zen edo norbaitek ibilgailuei su eman zien argitzeko.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek Saratxaga garraio enpresako bi kamioi kiskali zituen bart, Amurrion (Araba), Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Sua 23:20 aldera piztu zen.

Bi ibilgailuek enpresaren aparkalekuan hartu zuten sua.

Ez dute hipotesirik baztertzen eta Ertzaintza ikertzen ari da, sutea ezustean hasi zen edo norbaitek ibilgailuei su eman zien argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Amurrio gaur Arabako berriak Albisteak Aiarako kuadrilla