Mundua -

Zortzi haur hilda

Hilketa egotzi diote Australian hilda aurkitutako umeen amari

Guztira zortzi haur aurkitu zituzten hilda (horietatik zazpi anai-arrebak eta bestea lehengusua). 18 hilabete eta 14 urte arteko adina zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi seme-alaba eta iloba hiltzea leporatu diote joan den ostiralean Australiako Cairns hirian atxilotutako 37 urteko emakumeari. Poliziak labankadaz hildako zortzi haurren gorpuak aurkitu zituen etxebizitza batean, eta horietako zazpiren ama den emakumea atxilotu zuen, hilketarekin zerikusia zuelakoan. 18 hilabete eta 14 urte arteko adingabeak ziren hildakoak: zazpi anai-arrebak eta zortzigarrena, berriz, horien lehengusua.

Emakumea ere etxebizitza horretan aurkitu zuten, bularrean eta lepoan zauriak zituela, eta ospitalera igorri zuten orduan.Larunbat honetan egin diete autopsia adingabeen gorpuei.

Hilketak gogor astindu du Australia, aste honetan bertan Sidneyklo kafetegi baten izandako bahiketaren ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Australia azken albisteak Umeak albisteak