Mundua -

Italia

100 atxilotu baino gehiago Sizilian, mafiaren kontrako operazio batean

Atxilotutakoak Laudani klanaren ustezko kideak dira, eta, besteak beste, estortsioa eta droga-trafikoa leporatzen dizkiete.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak ehun pertsona baino gehiago atxilotu ditu, Siziliako mafiaren kontra egindako operazioan. Atxiloketak Sizilian eta nazioartean egin dituzte, eta, besteak beste, estortsioa eta droga-trafikoa leporatzen dizkiete atxilotuei.

Laudani klanak Catanian dauka gotorlekua, eta handik kudeatzen omen zuen bere sarea. Azken urteotan, emakumeek zuzentzen dute talde hori, klan horretako gizonezkoak atxilotuta daudelako.

Operazioan, 500 poliziak baino gehiagok hartu dute parte, eta atxiloketa gehienak Sizilian egin dituzte, baina baita nazioartean ere.

Datozen orduetan talde horretako kide gehiago atxilotzea ez dute baztertu, operazioa ez baitute oraindik bukatutzat eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken ordukoa