Mundua -

BRASIL

Dilma Rousseff auzipetzeko prozesua, bertan behera

Waldir Maranhao Diputatuen Ganberako jarduneko presidenteak baliork gabe utzi du prozedura. Maranhaoren erabakiaren ondorio juridikoak ez daude argi oraingoz.

Manifestariak Dilma Rousseff presidentearen aurka protesta egiten, Sao Paulon (Brasil). EFE
Manifestariak Dilma Rousseff presidentearen aurka protesta egiten, Sao Paulon (Brasil). EFE
Giro politiko gero eta nahasiagoa

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dilma Rousseff presidentearen agintaldiari azkena eman diezaiokeen prozesua bertan behera utzi du Waldir Maranhao Brasilgo Diputatuen Ganberako jarduneko presidenteak, Parlamentuko iturriek baieztatu dutenez.

Maranhaoren erabakiaren ondorio juridikoak ez daude argi oraingoz. Hala ere, Rousseff boteretik gutxienez sei hilabetez ken dezakeen bozketa egiteko prest dago Senatua, Diputatuen Ganberako erabaki horren atzean irregulartasunak daudela iritzita.

Maranhaok iragan astean hartu zuen Diputatuen Ganberako Presidentetza bere esku, Eduardo Cunha ordezkatuz. Gorte Gorenak Cunha zigortu eta kargutik kendu zuen, Estatuko Abokatutzaren demanda bat onartuta.

Senatuaren bozketa, airean

Cunha ostiralean ordezkatu zuenetik, Diputatuen Ganberako jarduneko presidenteak hartu duen lehen erabakia izan da hori. Dilma Rousseff kargutik kentzeko bozketa egin behar zuten Senatuan aste honetan, baina erabaki horrek airean utzi du Brasilgo presidentea auzipetzeko prozesua.

Senatuan gehiengo sinpleak prozesua abiatzearen alde bozkatuko balu, Rousseff kargutik kenduko lukete epaiketa egiten den bitartean (sei bat hilabete iraun lezake). Epe horretan, Michel Temer presidenteordeak ordezkatuko luke.

Presidenteordea Rousseffen arerio bihurtu da. Senatuak agintaria baztertzeko agindua emango balu, Temerrek legealdia agortuko luke 2019ko urtarrilaren 1era arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Gaurko azken orduko albistea