Gizartea -

Ezbeharra

Lizarrako motozale bat hil da Huescan, istripu baten ondorioz

Ezbeharra N-240 errepideko 309,4. kilometroan gertatu da, Canal de Berdun (Huesca) udalerri parean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarran jaiotako 58 urteko motozale bat hil da gaur goizean Huescan, Canal de Berdun udalerri parean ibilgailu batekin istripua izan ostean.

Ezbeharra N-240 errepideko 309,4. kilometroan gertatu da, goizeko 11:20 inguruan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik.

Autoaren eta motoaren artean izandako kolpearen eraginez, motozalea hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Nafarroako albisteak Gaurko azken ordukoa Lizarra azken ordukoa