Gizartea -

Moguer

2.000 bizilagun baino gehiago ebakuatu dituzte Huelvan, sute baten eraginez

Ez da baztertzen nahita piztutako sutea izatea, eta ikerketa abiatu dute sutearen nondik norakoak argitzeko. Doñanako Parke Naturala harrapatu du.

2.000 bizilagun baino gehiago ebakuatu dituzte Huelvan, sute baten eraginez. Argazkia: EFE
2.000 bizilagun baino gehiago ebakuatu dituzte Huelvan, sute baten eraginez. Argazkia: EFE
Bi mila lagun ebakuatu dituzte Huelvan, Moguerreko suteagatik

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat gauean Huelvako Moguer herrian piztutako sute handiaren eraginez 2.000 pertsona baino gehiago atera behar izan dituzte etxetik. Ez da zauriturik egon, baina 21:30ean piztutako sute horrek Doñanako Parke Naturala harrapatu du.

Egun osoan zehar izandako tenperatura altuek eta 60 kilometro baino gehiagoko haize boladek asko zaildu dituzte sutea itzaltzeko lanak, Jose Fiscal Lurralde Antolamendu eta Ingurumen aholkulariak ziurtatu duenez. Ondorioz, suak kontrol gabe jarraitzen du oraindik.

Fiscalek nabarmendu duenez, goizaldean eta goizeko lehen orduetan hektarea ugari kiskali dira, eta sua itzaltzeko lanetan diharduten langileek sua kontrolatu ahal izateko zailtasun asko izan dituzte. Gainera, Mazagon herriko paradorea, hotel bat, kanpina (1.500 pertsonarekin) eta inguruko etxe batzuk hustu behar izan dituzte, suaren mehatxua dela eta. Arrazoi horregatik, 750 pertsona inguru beste etxe batzuetara eraman behar izan dituzte.

Une honetan 550 suhiltzaile ari dira lanean, eta 21 hegazkin ere sua itzaltzen laguntzeko lekura hurbildu dira.

Ez da baztertzen nahita piztutako sutea izatea

Susana Diaz Andaluziako Gobernuko presidenteak ez du baztertu norbaitek sutea nahita piztu izana, baina gertatutakoa argitzeko ikerketa egin behar dela gaineratu du. Hala, oraindik ezin duela ezer baieztatu nabarmendu du.

“Sutearen nondik norakoak argitzeko ikerketa burutuko dugu, Doñanako Parke Naturala harrapatu baitu eta familia askori eragin baitie”, azpimarratu du Andaluziako Gobernuko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Suteak bideoak Espainia bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak