Gizartea -

Sutea

Hiru auto kaltetu dira Barakaldoko aparkaleku batean izandako sutean

Sua 03:30 aldera piztu da, Andikollano kalean dagoen aparkalekuan, eta suhiltzaileek itzali behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Andikollano kaleko aparkaleku batean gaur goizaldean, 03:30 aldera, piztu den sute batek bertan zeuden hiru auto harrapatu ditu, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Garrek kalte handiak eragin dituzte autoetako batean, bertan piztu baita lehendabizi sua, eta handik ondoan zeuden beste bi ibilgailuetara igaro da. Suaren eragina txikiagoa izan da azken bi auto horietan.

Suhiltzaileek itzali dute, baina oraindik ez dakite zerk piztu duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Suteak Gizartea Eguneko albisteak