Gizartea -

TRAFIKOA

Ilarak sortu dira N-1ean Andoainen, Gasteizera bidean, kamioi baten matxuragatik

03:25ak aldera gertatu da eta ilarak Lasarteraino heldu dira. 10:00ak aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek matxura izan du N-1 errepidean Andoainen, Gasteizera bidean, eta hiru kilometro arteko auto-ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

03:25ak aldera izan du matxura kamioiak eta ilarak Lasarteraino heldu dira.

10:00ak aldera, ordea, zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

 

 

Bestalde, motozale bat arin zauritu da gaur goizean GI-2132 errepidean, Hernani parean, istripua izan ondoren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gaurko albisteak Gipuzkoa Hernani argazkiak Gizartea bideoak Bizkaizko trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Lasarte-Oria argazkiak Andoain Gaurko azken orduko albistea N-1 azken ordukoa