Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek bikotekideari eta haren amari eraso egin die Durangon

Ustezko erasotzailea atxilotu dute. Durangoko Udalak eraso horiek gaitzetsi ditu eta elkartasuna agertu die biktimei.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Durangon, bikotekideari iseka eta irainak egitea eta haren amari eraso egitea leporatuta.

Ertzaintzaren bozeramaile batek jakinarazi duenez, atzo gauean atxilotu zuten gizonezkoa genero indarkeria eta familia indarkeria delituak egotzita.

Durangoko Udaleko Berdintasun Kontseiluak eta Berdintasun Batzordeak oharra kaleratu dute azken erasoak eta emakumeen kontrako eraso oro gaitzetsiz.

Halaber, Udalak bere babesa eskaini die bi emakumeei eta horien eskura jarri ditu bere baliabideak. Halaber, Plataforma Feministak deituta ostegunero Durangon egiten diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Ertzaintza Indarkeria matxista Espainian Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gizartea albisteak Durango albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Mundu matxista