Gizartea -

World's 50 best restaurants

Moyuako Metro geltokia jatetxeen galeria bihurtu da

'World's 50 best restaurants' sari banaketa ekainaren 19an egingo dute Euskalduna Jauregian. Aldez aurretik, Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen ezberdinak jarriko ditu abian, hitzorduaren berri emateko.

Moyuako Metro geltokia, jatetxeen galeria bihurturik. Argazkia: EFE
Moyuako Metro geltokia, jatetxeen galeria bihurturik. Argazkia: EFE
The World's 50 Best sarietarako prest dago Moyuako metroko geltokia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moyuako Metro geltokia jatetxeen galeria bihurtu da, Bilbon. 'World's 50 best restaurants' sari banaketa ekainaren 19an egingo dute Euskalduna Jauregian, Bizkaiko hiriburuan. Sariak gastronomiaren Oscarrak dira.

Aldez aurretik, Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen ezberdinak jarriko ditu abian, hitzorduaren berri emateko. Munduko 50 jatetxerik onenak sarituko dituzte Euskaldunako zeremonian.

Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak geltokia bisitatu du gaur. Ekimenen helburua herritarrek “parte hartzea eta gozatzea” dela esan du Pradalesek.

Ekainaren 16tik 20ra izango diren ekitaldien egutegia ez du zehaztu izan nahi agintariak, baina sukaldarien oturuntza tradizionala ekainaren 18an, Atxondoko (Bizkaia) plazan, egingo dutela aurreratu du. “Onenek onenentzako janaria prestatuko dute”, goraipatu du buruzagiak.

Egun horretan bertan, goizean, Bilboko Guggenheim Museoak artea eta gastronomia uztartuko dituen hitzordua hartuko du; eta aurreko egunean, Donostiako Basque Culinary Centerren joera eta berritasun gastronomikoen inguruko hitzaldiak izango dira.

Pradalesen hitzetan, sukaldari, kritikari eta kazetari espezializatuen artean, Bilbora ia mila pertsona ekarriko ditu 'World's 50 best restaurants' sari banaketak, baina Bizkaiarentzako eta Euskadirentzako “funtsezkoa, nazioartean izango duen sona mediatikoa” izango da.

Bestalde, Bilbaodendak elkarteak bertako gastronomiari “garrantzia eman” nahi izan dio, eta Bilboko 50 jatetxe, taberna eta denda onenak aukeratuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gastronomia Bilbo Guggenheim Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Metro Bilbao Gizartea Kultura Albisteak Basque Culinary Center