Gizartea -

IRAGARPENA

Abisu horia ezarri dute arratsalderako barnealdean, prezipitazio handiengatik

Euriari dagokion abisu horia 15:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean. Euskalmeten iragarpenaren arabera, metro koadroko 15 litro ur pilatu daitezke ordubetean.

Metro koadroko 15 litro ur pilatu daitezke ordubetean. Artxiboko argazkia: EFE
Metro koadroko 15 litro ur pilatu daitezke ordubetean. Artxiboko argazkia: EFE
Metro koadroko 15 litro ur pilatu daitezke ordubetean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak euriari dagokion abisu horia aktibatuko du 15:00etatik gauerdira bitartean. Izan ere, Euskalmeten iragarpenaren arabera, metro koadroko 15 litro ur pilatu daitezke ordubetean.

Abisua indarrean dagoen bitartean, euri-zaparrada txiki-ertainak botako ditu, batez ere barnealdean. Halaber, litekeena da tokian-tokian ekaitza egitea.

Euskalmetek ez du aldaketa handirik espero ostiralerako. Zerua hodeitsu egongo da eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu, batez ere arratsaldean. Gainera, baliteke zenbait tokitan ekaitzak jotzea.

Larunbaterako ere, zaparrada txiki-ertainak espero dira, batez ere egunaren bigarren zatian eta ekialdean. Trumoi-ekaitzak ere izan daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak