“…jokalarien hizkuntza ez da mugatu behar jokora” Maite Sarasolak agurrean dixit; egia berdaderoa. Horretan ardaztu dugu KIROL ESKIROL saioa: GABARRA-TABARRA ETA BESTE izenburuan bueltaka. HIRUKA aldizkarian argitaratutako artikulua oparitu digu Joseba Santxok eta Isabel Isazelaiaren ahotan jaso dugu Martxelo Otamendik BERRIA egunkarian argitaratutakon “Kirolariak eta Euskara” zutabea. Era berean, kolaboratzaile-sarea […]

Gaurko POTTO saioan ESPUELA BAT hartu dugu BERTSOERRONDA sariketaren finalean Akabuko BERTSOERRONDA sariketaren finala entzungai, aukeraketa diktatorialean. Bilboko 7 kaleetan, martxoaren 7an, arratsaldeko 7 eta erdietan… aurreko saioetan sailkatutako 7 bertsolari + sorpresa 1 izan ziren kantuan: Ander Uzelai (Aissa Intxaustiren ordez), Maite Sarasola, Irune Basagoiti, Josu Ibarguren, Kerman Diaz, […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, hausteskundeen prebia eta lurraldekako analisiak. Bestalde, klima aldaketari aurre egiteko baso eta oihanen garrantziari buruz erreportajea egin Nicolas Goñi kazetariak. Amaitzeko, Aitor Arregi eta Jon Garañoren elkarrizketa. Izan ere, Moriarti ekoiztetxeak telesaila egin du Cristobal Balenciagari buruz eta hori izan dute mintzagai, […]

Gernikan sortutako taldea da Supercremalleras. 2021ean atera zuten haien lehen kanta “Gominolas, eta harrezkero ez dira geldirik egon. Urtebeteko biraren ostean, hiru kontzertu besterik ez zaizkie gelditzen eta horietako bat larunbatean izango da, Bilboko Stage aretoan. Gorka Etxeberria izan dugu telefonoaren beste aldean eta berarekin aritu gara urtebeteko biraz, abesti […]

Gorka Padrones, Imanol Rodriguez, Mikel Omagogeaskoa eta Asier Allika taldekideek osatzen dute ADDAR taldea. Gaur gauerdian estreinatuko dute “Lehertu da” abestia, eta telefonoaren beste aldean izan dugu Gorka abestiaren aurkezpena primizian egiten. Bere hitzetan, abestiak klaseen arteko borroka erakutsi nahi du. Aurrerantzean musika gehiago etorriko dela ere kontatu digu taldeko […]

Gaurko saioak Latinoamerikaren Oihartzunak du izenburu.  Musika akademikoa eta orkestrala Europatik at ere existitzen dalako, askotan ikusezina izan arren edo antzokirik eta orkestrarik handienetan gehiegi programatu ez arren. Zorionez, garaiak aldatzen ari dira eta egoera hau pixkanaka-pixkanaka hobetzen doa, Eurozentrismo itsu itxia gainditu dugu gaurkoan. XX. mendeko Latinoamerikara bidaiatu dugu […]

Garik Maldanbera taldearekin batera, kontzertu berezia eskianiko du bihar, apirilaren 18an, Bilboko Azkuna Zentroan. “Behin bizitzea” bere azken diskoa aurkeztu eta lehen aldiz oholtzara eramango du. Garirekin hitz egiteko aukera izan dugu eta gogotsu dagoela aipatu digu. Diskoko abestiak bizitzari buruzko gogoetak direla azaldu du Garik eta letretan kolaboratzaileak izan […]

Esku hartze sozialeko langileak protestan daude, eta gaur izan dute greba eguna. Goizeko 9:00etan kotxe-karabana egin dute Bilboko kaleetan eta 11:00etan manifestazioa Foru Aldunditik abiatuta. Izaskun Arotzena LAB sindikatuko arduraduna izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak eman dizkigu grebaren nondik norakoak. Arotzenaren hitzetan, pandemiatik hona egoera okertu egin da […]

Filosofia Olinpiaden finala izango da larunbatean Bilborocken. Garazi izan dugu telefonoaren beste aldean, Agora Filosofia Elkarteko kidea eta Filosofia Olinpiadako antolatzailea; eta berak eman dizkigu finalari buruzko xehetasun gehiago. Filosofia eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi dutela azpimarratu du Garazik. Gaineratu du, DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako […]