Hiri Krosa Iker Uriguenekin

Bihar Aste Nagusiko egun handia izango da eta, bertan, Hiri Krosa da Bilboko Konpartsek antolatutako hitzorduetan garrantzitsuenetakoa. Jada 19 urte dira Hiri Krosa hasi zela eta arrakasta handia du urtero, izan ere, aurten izen-ematea zabaldu eta hiru egunera amaitu ziren zenbakiak. Iker Uriguen dugu antolatzaileetakoa, kirola eta Aste Nagusia uztartzea “konplikatua” ikusten du, baina “jaia egiteko era asko daude” bere iritziz.

Korrikalari profesionalak eta amateurrak biltzen eta nahasten dira herri lasterketa honetan. Doping-a ez da kontrolatzen hemen, baina Ikerren ustez dopatuta egotea handicap moduan har daiteke lasterketa honetan, meritu handiagoa, beraz, hainbat pote hartu ostean eta hainbat gaupasa egin ondoren korrika egitea. Gainera, hainbat konpartsakidek hartzen dute parte, eta hori da “aluzinanteena”, Ikerren esanetan. Hain zuzen ere, ba ote da maratonianoagorik Aste Nagusi hau osorik egin eta bizirik ateratzea baino?

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zaparrada konpartsako haurrak gurekin, euren ekintzak azaltzen

ol. Abu 28 , 2015
Iaz sortu zen Zaparrada haur konpartsa, eta aurten berriro euren egitaraua garatu dute Aste Nagusian. Dantzan aritzen dira, ipuin kontalariak, magia, diskofesta, antzerkia, kalejirak eta beste hainbat ekintza. Urte osoan ere aritzen dira gauzak egiten eta batzuk sanba eskolan jotzen dute. Gaurkoan sukaldaritza tailerra dute eta ogia egiten ikasten ari […]

Honekin lotuak