IBAIZABAL: “Zer nahiago duzu, politikari ona ala erdalduna?” (Argia, 2485. zenbakia)

Politikarien euskararekiko jarrera nabarmentzen da Unai Brea erredaktoreak aurkeztu digun aste honetako Argia astekariaren azalean. Gero, horren inguruko artikulua dator, “Ordezkari politikoentzat herritarren hizkuntzan egitea bigarren mailakoa da” goiburupean. Sakonean atalean Cat Boyd feminista eta independentista eskoziarra dugu, eta sekzio berean ere “Euskal Herritik ihesi, Errusia komunista babesleku” izan zuten gerrako umeak izan ditu hizpide Ibai Trebiñok. Bukatzeko, Bilboko Zazpi Kaleetan kantari ibiltzen den Pascual Molonguari Jabi Zabalak egindako elkarrizketa aipatu digu Unaik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Garoñako zentrala eta Parisko goi bilera

al. Aza 30 , 2015
Izenburuak irakurri eta gure bi kolaboratzaile hasi dira komentarioak egiten. Hasteko, Irati Sarasuak Garoñako zentral nuklearraz hitz egin du, baita berrirekierarako data jarri ere: datorren urteko urtarrilaren lehen egunean. Gero, Gotzon Hermosillak Parisko goi bilera izan du hizpide. Gotzonek, neurri lotesleak beharrezkoak direla eta askatasunen murrizketak azpimarratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151130hizpideagotzonirati.mp3 Deskargatu […]

Honekin lotuak