HIZPIDEA: Garraiolarien kezkak eta kexak

HIRU Euskal Herriko Garraiolarien Sindikatura jo dugu gaurko saioan, azken aspaldion maiz plazaratzen ari baitira  Euskal Herriko garraiolarien kezkak eta kexak, zenbait kamioi istripuren harira. Sindikatu honetako kide den Victor Galartza izan da gure informatzailea. Berak adierazi digunez, asko eta askotarikoak dira garraiolariek dituzten arazoak. Ondoko hauek, besteak beste: errekonozituak ez diren gaixotasun profesionalak; nahitaez gidatzen ordu gehiegi ematea; lanaren erabateko prekarietatea; gidatze lanaz gain, zamalanak ere egin behar izatea; erretiroa beranduegi hartzea; lanak kobratzekotan, oso berandu kobratzea, eta abar. Era berean, Victor Galartzak berariaz salatu du kooperatiba faltsuak garraioarekiko jokatzen ari diren paper makurra. Honen guztionen aurrean, HIRU sindikatuan argi daukate agintariek lehenbailehen jarri beharko luketela martxan Euskal Garraioaren Sare eta Plan Nazionala.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Onintze Goitiz idazle gaztearen Amaia Udalekuetan lana ezagutu dugu.

az. Mai 4 , 2016
Onintze Goitiz idazle gazteak haur eta gazteentzako literatur lana argitaratu du Gaumin argitaletxearekin ‘Amaia udalekuetan’. Irakuketa errazeko liburua dugu, udagiroan kokatuta dago, protagonista Amaia da. Lagunekin udalekuetara joan nahi du baina gormutua da eta gurasoak ez dute utziko. Idazle gazterekin solasean aritu gara.

Honekin lotuak