POTTO: Bizkaiko bertso txapelketa

Agur, bertsozale!
Agur eta ohore, bai, eta biba bertsoa! Horixe esan behar Bizkaiko Txapelketaz gozatzen ari garen garaiotan. Zapatuan izan zen bizkaiko bertsolarien jardunaz gozatzeko aukera, eta ondo gozatu ere! Derion jokatutako kanporaketan Imanol Uria izan zen garaile (eta oraingoz berak bildu ditu punturik gehien udaberriko kanporaketaren zorroan), eta atzetik izan zuen bertsolari tropela (Derioko kanporaketan zortzi bertsolari izan baitzen taulagainean).
Derioko saioan izan ziren bertso-alerik preziatuenak ditugu gozagarri gaurko POTTO saioan eta, aspaldiko partez, notiziyak ere bai; zelan ez, agenda-proposamena ez da faltako.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Itsasoko olatuen indarra neurtzeko eredua

og. Mai 5 , 2016
Adituek diotenaren arabera, itsasoko olatuena etorkizun handiko energia mota dugu eta datozen urteetan garapen nabaria izango du, teknologiak horretarako bidea ematen duenean. Ildo horretatik, hain zuzen ere, EHUko EOLO ikerkuntza taldeak itsasoko olatuen indarra aurreikusteko eredu interesgarri bat asmatu du. Gabriel Ibarra EOLO ikerkuntza taldearen arduraduna da eta saio honetan […]

Honekin lotuak