HIZPIDEA: IWORDD, dislexiari buruzko nazioarteko biltzarra

Donostian kokatua dagoen BCBL Basque Center On Cognition, Brain and Language erakundeak IWORDD izeneko biltzarra antolatu du dislexiaz. Nazioarteko biltzar hau maiatzaren 5etik 7ra bitartean egingo da eta bertara bilduko diren adituek dislexiaren arloan azken aspaldion egin diren aurrerapen nabarmenenak gertutik ezagutzeko parada izango dute. Hala ere, ez dira haiek partaide bakarrak izango, hainbat gurasok, hezitzailek, logopedak eta gainerako profesionalek izena emana baitute dagoeneko arlo honetan puntako den biltzar honetan parte hartzeko. BCBL zentroko ikertzaile den Uxue Donatek, dislexia zer den eta zenbat jenderi eragiten dion azaltzeaz gain, biltzarraren egitarauaren berri eman digu.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: ETBren itzalaldia ( Nafarroa Garaiko kronika)

ol. Mai 6 , 2016
Goiburukoa ez da gai bakarra izan, baina bai garratzitsuena Mikel Bujanda Euskalerria irratiko esatariak, astero legez, Iruñetik egin digun kronikan. Izan ere, Madrilgo gobernuaren aginduz ETBk Nafarroan zituen hedagailuak itzali ditzute eta horren ondorioz Nafarroako euskaldunek protesta egin dute UPNko egoitza aurrean. Jarraian, ekainaren 27ko hauteskundeak direla eta Nafarroa garaian […]

Honekin lotuak