Bioerregaiaren aurpegi izkutua

sarezabalean 1456152656460 sare zabalean | 2006-09-28 23:39

Berria bezain zoragarria iruditu zait Juan José Ibañez-ek bere blogean bio-erregaiei buruz egindako hausnarketa (hemen).
Energiaren gaur egungo politikarekin ados ez gaudela erakutsi izan degu inoiz. Arazoari irtenbide bat aurkitu beharrean gaudela aski jakina da guztion aldetik. Baina irtenbide hori, gaur egungo energiaren erabilera modeluan oinarritutakoa ezin dela izan uste dugunak ez gara gutxi.
Bio-erregaien ondorioak zeintzuk izango diren ezagutzeak perspektiba berri bat eman dit, eta energiaz egiten dugun erabilera zeharo jasanezina dela baieztatu.
Irtenbide bezala erakutsi digute, baina badirudi bidea ez dela horren polita izango. Lurraren erabilera intentsiboa, batez ere ur gabezia izan daitekeen lekuetan, herrialde "aberatsek" beste herrialde "txiroagoengan" izan dezaketen poterea edota lurraren kalterako diren produktu kimikoen erabilera, modelu jasanezin baten adibide dira.
Azken finean, motibazio ekonomiko hutsa dago atzetik. Hemendik 50 urtetara lurrak izan ditzazken arazoak bost axola. Hurrengo urteko balantzak neurtzen du hemen arrakasta. Epe motzeko irabaziek alegia.
Uda hontan, James Lovelock, GAIA teoriaren sortzailearen biografia irakurtzen hasi nintzen (zoritxarrez bukatzeko betarik izan ez dut) eta interesgarria oso iruditu zitzaidan lurra izaki bizidun eta autoerregulatzaile bezala planteatzen duen teoria edo filosofia. Baina izaki bizidun batek badauka bere baitan hiltzeko arriskua eta beharra. Tamalgarria ordea heriotzerako momentua iritsi aurretik akabatu izatea.


Utzi iruzkina: