Fermin Muguruzaren bideoklipa

bideoak 1456131602734 Bideoak | 2006-04-11 12:37
1

Berria.info webgunean jarri dute Fermin Muguruzaren bideoklip dotorea. Irakurle batek idatzi dit:

Uste dut, komeniko litzaigukela bideo hori real playerretik liberatu eta adibidez you tuben, eta beraz hemen ere jartzea.... zer iruditzen?

Eta nik, txintxo-txintxo, kasu egin diot irakurleari. Ez kasu egitea nahi niolako bakarrik; baita bideo hau ikusteko gogoa neukalako ere. Dotorea baita bideoklipa.

Fermin Muguruza, Euskal Herria Jamaika Clash

ptx | irratia.com

ptx | irratia.com 2006-04-11 17:47 #1

aupa.

Dotorea da bideoklipa, dudarik gabe. Orain, Euskal Herritik Jamaikara, hego eta ipar, alderik alde zabaldu dezakegu bideo hau adibidez.

Nik uste, jende askok topatuko duela Youtube horretan, Berrian baino jende gehiagok. Eta puntazo bat da, mundu guztian euskal produktuak zabaldu ahal izatea...

Euskal Herria izango bada, tresna hauek beharko ditugu. Gure kultura, gure ekonomia, gure herria ezagutarazteko besteak beste.

Utzi iruzkina: