Gipuzkoako txapelketa 2007 prestatzen ari dira Azkarate eta legazpiarrak

3

Uda garaiak atseden pixka bat hartu eta bertsotan egiteko balio izan die Urretxu-Zumarragako bertsolariei eta Legazpiko bertsoolariei. Izan ere, hilabeteren buruan, nagusien Gipuzkoako bertsolari txapelketa hasiko da, eta bertan parte hartuko du Gorka Azkarate bertso-eskolako alma materrak, hiru legazpiarrekin batera (Joseba Barandiaran, Nerea Elustondo eta Asier Iriondo).

Abuztuan zehar hainbat entrenamendu egin dituzte eta joan zen ostiralean Brinkolako festetan aritu ziren bertso afarian Gorka Azkarate eta Asier Iriondo, buruz-buru, ordubete inguruz. Bittor Agirre eta Jokin Matxinandiarena legazpiarrak ere jardun ziren, gainera, bukaeran.

Jende aurreko entrenamenduekin jarraitzeko, Nerea Elustondo eta Asier Iriondo legazpiarrak balkoitik balkoira arituko dira irailaren 23an, eguerdian, Urretxuko euskal jai egunean.

Honako egun eta tokietan kantatuko dute herriko eta eskualdeko bertsolariek Gipuzkoako txapelketan: Joseba Barandiaranek, irailaren 22an, larunbata, gauean, Orion. Gorka Azkaratek eta Nerea Elustondok irailaren 30ean, arratsaldean, Hondarribian; Asier Iriondok irailaren 30ean, arratsaldean, Arrasaten.

Zorte on denei.

ZingiZango

ZingiZango 2007-08-28 18:13 #1

Zingizangon zuen erantzuna ikusita tarte zabalagoa eman diogu eta blog honetara lotura jarri dugu.<br />Eskerrik asko informazioarengatik<br />

mihiluze

mihiluze 2007-08-29 08:29 #2

<p>Entzun dudanez, Azkarate nahiko pattal dabil eta agian ordezkoa bidaliko du Hondarribiara, fernandeztarren bat izan liteke...</p>

fernandez1

fernandez1 2007-08-30 16:19 #3

bai, ondo luzea daukek mingaiƱe...


Utzi iruzkina: