Ikasturte hasiera arrakastatsua

2007-2008 ikasturtea duela hilabete pasatxo hasi genuen Urretxu-Zumarragako bertso eskolan. Aurten ere helduen nahiz gaztetxoen bertso eskolak izango ditugu martxan.

Gaztetxoen bertso eskolan 24 ikasle biltzen dira ostiral arratsaldeetan Urretxuko Kultur etxean. Hona hemen ikasleen banaketa zehatzagoa:

- Hasiberriak: 6 ikasle. Arratsaldeko 18etatik 19:00etara

- Bigarren taldea: 9 ikasle. Arratsaldeko 18etatik 19:00etara

- Beteranoenak: 9 ikasle. Arratsaldeko 20:00etatik 21:30etara.

Helduen taldea ere aspalditxoko urteetatik ohiko bihurtu den egun eta orduan elkartzen da. Larunbat goizetan, hain justu ere, goizeko 11etan hasi eta 13:00 arte gutxi gorabehera.

Bakarren batek guregana biltzeko interesa eta gogoa izango balitu ez izan dudarik. Animatu!!!

 

 

 


Utzi iruzkina: