Saninazioetarako hainbat lanpostu eskainiko ditu Udalak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 3a, 19:17

Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta eginkizun berdinetan esperientzia izatea kontuan hartuko dituzte. Interesa dutenek uztailaren 6tik 14ra eman behar dute izena udaletxean.

Aurtengo San Inazio festetan hainbat eginkizunetarako lanpostuak eskainiko ditu Azpeitiko Udalak. Egun horietarako jartzen dituzten aparkalekuen, zezen-plazaren edota su-festen gunearen zaintzarako dira, besteak beste, Udalak eskainiko dituen lanpostuak.

Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta eginkizun berdinetan esperientzia izatea kontuan hartuko dituzte. Interesa dutenek uztailaren 6tik 14ra -biak barne- eman behar dute izena udaletxean. Udaletxean bertan edo Udalaren webguneko lotura honetan eskura daitekeen eskabide orria beteta, NAN-aren fotokopia eta, langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen agiria, dira lanpostuak eskatzerakoan aurkeztu beharrekoak.