Udal liburutegiak ohiko ordutegia du dagoeneko

Uztarria.eus 2015ko ira. 1a, 12:43

Astegunetan goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara bitartean izango da irekita.

Gaurtik, irailak 1, Enparan Dorretxeko Udal Liburutegiak ohiko ordutegia izango du. Hau da, astegunetan goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:00etara bitartean izango da irekita.