Ekainaren 5eko herri galdeketa

Ekainaren 5eko herri galdeketako mahaikideen zozketa egingo dute gaur

Uztarria.eus 2016ko mai. 10a, 11:53

Zozketa 20:30ean izango da, Baigera I aretoan. Oraindik eman daiteke izena mahaietako kidea izateko, hitzartuazpeitia@gmail.com helbidera idatzita edo Hitzartuko kideren batekin harremanetan jarrita.

Ekainaren 5eko herri galdeketako hautes-mahaietako zozketa egingo du gaur, asteartea, Hitzartuk. Baigera I aretoan izango da zozketa, 20:30etik aurrera. Irekia izango da eta bertan aterako dituzte ekainaren 5eko mahaietan egon behar dutenen izenak zein haien ordezkoenak

Oraindik ere izena eman daiteke mahaietako kidea izateko, hitzartuazpeitia@gmail.com helbidera idatzita edo Hitzartuko kideren batekin harremanetan jarrita. Hitzartuk "eskerrak" eman nahi dizkie boluntario gisa izena eman duten herritar guztiei.