Nortasun handikoak ala lotsabakoak?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-04-23 19:07

Sarritan esan izan da politikagintzan ibilteko nortasun haundia behar dala. Akaso ez dot ondo jakingo zer dan nortasuna edo akaso dalako nortasun horreri lotsabakokeria esaten dotzatela nik.

Barcina orain, Agirre orain aste parea. Bai batak zein besteak laprast egin eben. Bai batak zein besteak gura izan dabe bestea zikindu eurak garbi atara ahal izateko.

Barcinak dietak kobrau ebazan Caja Navarrako zuzendaritza bileratan parte hartutearren. Eta bere ustetan ez dau txarto jokatu, ez horixe. Bilera (eta dirusari) batzuk esplikagatxak izatea ez da bere errua, preguntetan ez eben kazetariena baizik.

Esperanza Agirrek ez eban ondo jokatu bere kotxea aparketako orduan. Eta ez zan bere gustokoa izan udaltzainen jokabidea. Honexegaitik alde egin eban. Eta hau gitxi bazan, udaltzainen moto bati kolpe bat emon eutson.

Persona publikoak dira biak, ordezkari publikoa Barcina eta ordezkari publiko izandakoa Agirre. Jo daigun ezein uritarrak euren modura jokatu egiten dauela. Edo jo daigun danok euren modura jokatzen dogula. Alkarbizitza jasanezina izango litzake.

Oso konfundituta dagoz Barcina eta Agirre beste inor baino gehiago dirala pentsetan badabe. Herri ordezkaria ordezkatzeko dago. Soldata duina jaso behar dau, ez erretiroa hartzeko aina, ez pobrezian biziteko modukoa. Eta eskubideei jagokenez, herri zerbitzaria ez dago ordezkatzen dauen jendearen ganetik.

Agirre politika aktibotik kanpo ei dago eta badirudi bere karrerak kolpe serioa (behin betikoa?) hartu dauela. Barcinari jagokonez, badaukat Europako Parlamenturako Nafarroako emoitzak ikusteko gogo bizia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu