Euskaltelen misterioa

Erabiltzailearen aurpegia Anbotoko Haizorratza 2008-07-05 21:39

Pentsetan dot jente askori pasauko jakola atzo niri pasautakoa: inoren deiaren esperoan egon, edo inori deitzeko asmoa euki, eta sakelakoak koberturarik ez! Hasieran ez neutson garrantzirik emon, bilera bat euki nebalako Donostian koberturarik ez izateko moduko zulo batean. 

Orduan informatika ikasten daben danei irakasten deutseen urrezko erregela aplikau neban: amatau eta atzera biztu... eta koberturarik ez! Bizitzan aurrera egin neban telefonorik barik, baina aurreikusi bako aldaketa asko eginda (egia esan, atxakia edarra da mobilik barik biziteko). Amak gaur esan deust Euskalteleko denda batean esan eutsiela bonba bat jarri ebela Araban eta horrek kalte egin eutsola Bizkaiko sareari. Berria aitatzen dauen egunkari bakarrak, ostera, El Correok, matxura baten errua izan zala azaltzen dau. 1. itauna: Matxurea, bonba ala zer ____ pasau zan? 2. itauna: Euskaltelek ez deusku azalpenik emongo erabiltzaileoi? 3. itauna: Kalteordainik eskatu geinke? Publizidade-kanpaina eraginkorra egin eban Euskatelek frikien kontuagaz, baina emoten dau benetan behar danean komunikazinoak huts egiten deutsola. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu