Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Urtebete daramagu ofizina berrian

Urtebete daramagu ofizina berrian

Maite Rementeria 2004/07/29 22:05

Hau bazkal aurretik ateratako erretratua da. Ni eta nere harena. Benga neskak, nora begira zaudete? Bidali kurrikulumak !!!

Codesyntax 2001 urtean jaio bazan ere, uztail honetan betetzen da urtebete, ofizina berrira etorri ginala. Bost lagun baino ez ginan etorri ginanian eta dagoeneko 9 gera.

Oporrak hartzen ditugula ospatzeko bazkaltzera jun gera Elgetako Espaloira . Eeeez, ez daukat akziorik bertan. Zabaldu zutenetik ia astero jun naiz jatorduren bat egitera baina logotipo oso polita eukitziaz aparte, tokia bera ere gozada bat da eta gainera, oso inportantia bebai, primeran ematen debe jaten.

Bazkal ostian Jatsu eta Garik, demaseko kitarra kontzertua eskaini digute. Datorren urterako beste guztiok instrumentu bana eramango degula agindu degu. Luistxok anis el mono botila, Aitzolek triangelua, Mikelek piano de cola bat ei dauka, Josuk panderua, ... Nik behintzat, dudarik gabe, eta gaur ez bezelela (kauen zotz!) bajua eramango dot. Oin, a ze ridikulua egin bihar doten! Bi hauek kriston nibela daukate!!

etiketak: beste kontu batzuk
maite
maite dio:
2004/07/30 11:30

Arrazoia Gari, baina etxeko ordenadoretik argazki bat jeistea deseperantia da. Argazkiak ikusteko aukera barik lehenengoan egin naban klik, baina lasai sartuko ditut argazki gehiago. Baita kontzertukoak ere. Ummmmmh!

Oxtsiul
Oxtsiul dio:
2004/07/30 11:23

Mundua ez zen sortu zu jaio zinenean, Maite, ezta CodeSyntax ere 2001ean. 2000. urteko udaberrian jaio zen Getariako trastero batean, ia-ia garaje batean.

Gari
Gari dio:
2004/07/30 11:13

Ez zegoen Josu eta nere aurpegia ikusten ziren argazkiren bat ala?

Hori da hori, pototxop lana.

Portzierto Maite, gu zure harena gara. Arena da hondartzan dagoena. ;-)

Gari

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: