Gobernuak ez du baimendu Castejon PAItik ateratzea

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ez du baimenduko Castejongo Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa PAI programatik ateratzeko prozesua. Auzia ebazteaz arduratzen den ikuskaritza batzordeak ez dio oniritzirik eman ikastetxeak eginiko eskaerari, «ez dagoelako behar bezala justifikatuta». Besteak beste, ikastetxe horretan aplikagai den araudia «aintzat ez hartzea» egozten dio ikastetxeko zuzendaritzari. Ikuskaritzaren arabera, «atzerriko hizkuntzetako programen jarraikortasuna» bermatzeko beharra dute ikastetxeek, 14/2016 Foru Aginduari jarraikiz. Hortaz, Carlos Gimenoren departamentuak atzera bota du PAItik ateratzeko eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.