Gizon bat espetxera, bikotekide ohia bortxatzea egotzita

2020ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizaldean Bilbon, bikotekide ohiari sexu eraso bat egitea leporatuta. Biktimak berak jarri zuen salaketa; haren arabera, herenegun arratsaldean gertatu zen erasoa, emakumearen etxean, Durangaldeko herri batean (Bizkaia): andreak salatu du gizonak sexu harremanak izatera behartu zuela. Ertzaintzak atzo eraman zuen atxilotua epailearen aurrera, eta espetxera bidaltzea erabaki zuen hark, sexu askatasunaren aurkako delitu bat egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.