Kontrol gehiago jarriko dituzte Aste Santuan

Kontrol bat. JUAN HERRERO / EFE.
2020ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Atzoko agerraldia Aste Santua hizpide hartuta amaitu zuen Iñigo Urkulluk. Iragarri zuenez, Segurtasun Sailak operazio berezi bat martxan jarriko du datozen egunetan, herritarrei bigarren etxera mugitzea eragozteko: «Aste Santu honetan, etxean jarraitu behar dugu, eta norbera babesteko neurriak bete. Egindako lan guztiari eutsi egin behar diogu. Bide onean goaz».

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak ere gogorarazi zuen debekatuta dagoela bigarren etxebizitzara bidaiatzea. Eta azpimarratu zuten datozen egunetan kontrol gehiago ezarriko dituztela halako mugimenduak eragozteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.