Steilas eta CCOOk txarretsi egin dute LABen ituna

2023ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Steilasek eta CCOOk ez dute begi onez hartu LABek eta Interinoek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko mahai sektorialean egindako akordioa. Uste dute Hezkuntza Legea «zuritzera» datorrela akordioa.

Steilasen arabera, «sasiakordioa eszenifikazio hutsa da, bake soziala eta alde sindikalaren onespena irudikatzeko». Uste dute LABek eta Interinoek mahai negoziatzaileetan jorratu beharreko ibilbide orria mugatu dutela, eta sektore guztietako negoziazioa baldintzatu: publikoa, pribatua, azpikontratazioa... eta edukien zerrendan pisuzko edukiak falta direlakoan daude: erretiroa, lan zamak eta erosahalmena, besteak beste. Eskatu dute sektorez sektore mahai negoziatzaileen erritmo, gai ordena eta ordezkaritza mailak errespetatu ditzaten.

CCOOk ere baztertu egin du LABen eta Interinoen akordioa, uste dutelako oso modu partzialean ordezkatzen dituela langileak. Hezkuntza Sailak aurkeztutako legeak sare publikoa eta pribatua berdindu nahi dituela ere salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.