Cortizoren hilketan jardun izana ukatu du Iparragirrek

2020ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. Marixol Iparragirre ETAko buruzagi izandakoaren aurka Espainian eginiko lehen epaiketa hasi zen atzo Auzitegi Nazionalean. 1995ean Luciano Cortizo armadako komandantea hiltzea leporatu diote—2014ra arte ez zuten auzi horrekin lotu—, eta 122 urteko kartzela zigorra eskatu dute harentzat. Atzo, epaiketan, Iparragirrek ukatu egin zuen hilketan parte hartu izana. Era berean, salatu zuen EPPKren ordezkaria izategatik abiatu dituztela bere aurkako prozesuak. Beste 11 auzirengatik ere epaituko dute Madrilen.

2004tik iazko irailera arte Frantzian preso egon zen Iparragire; zigorra bete ostean, Espainiaratu egin zuten, eta ordutik Brievako espetxean (Espainia) dago. Bakartze moduluan eduki dute, «baldintza ankerretan», haren aldeko plataformaren arabera; epaiketa salatzeko, protesta egin zuten atzo Eskoriatza jaioterrian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.