'Bateragune auzia' berriz egin behar den ebatziko dute

2020ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzikoen zigorrak bertan behera uztea erabaki ondotik, epaiketa berriro egiteko eskatu zuen azaroan fiskaltzak. Epaileak jarri du jada auzia berriro eginen duten ala ez erabakitzeko data: abenduaren 15ean ebatziko dute.

Auzitegi Gorenak ateak itxita aztertuko du epaiketa berriro egitea ala ez egiteari buruzko erabakia.

Uztail bukaeran iritsi zen Auzitegi Gorenaren sententzia: Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Bateragune auziari buruz 2018ko azaroan kaleratutako epaiari men egin zion, eta, ondorioz, Gorenak berak 2012an ezarritako zigorrak baliogabetu zituen. Gorenak 2012an ezarritako espetxe zigorra osorik betea zuten ordurako bost kondenatuek, eta 31 urte egin zituzten preso: Sonia Jacintok, Arkaitz Rodriguezek eta Miren Zabaletak, seina urte, eta Arnaldo Otegik eta Rafa Diazek, ia sei eta erdi bakoitzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.