MADRIL. Auzitegi Konstituzionalak ez du onartu sanferminetako talde bortxaketan erruduntzat jotako bost gizonek jarritako helegitea. Auzitegiak adierazi du «argudio espezifikoak» behar direlaerrekurtsoa ikertu ahal izateko, baina kasu honetan ez dutela halakorik antzeman. Are, gehitu dute epaileek erabaki dutela «helegitearen oinarria» ere ez ikertzea.
Bestalde, gizonezko bat atxilotu zuten atzo Donostian, bikotekide ohiari sexu erasoak egin izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du 40 urteko gizonezko horrek ostegun arratsaldean egin ziola eraso emakumeari. Adierazi du ustezko erasotzailea andrearen lagun baten etxera sartu zela, «baimenik gabe», eta bertan egin ziola eraso. Salaketa jarri zuen bikotekide ohiak.
'Manada'-k jarritako helegitea atzera bota dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu