Koronabirusa

AHTaren dirua osasungintzara bideratzeko eskatu dute

2020ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
IRUÑEA. AHT abiadura handiko trenaren kontrako Arabako eta Nafarroako plataformek eskatu dute «obrak, proiektu berriak, lizitazioak eta AHTa garatzeko egiten ari diren administrazio kudeaketak berehala gelditzeko», eta horretan gastatu beharreko diru guztia «osasunera eta gizarte zerbitzuetara bideratzeko».

AHTaren kontrako plataformek uste dute «osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan urte askoan egindako murrizketen ondorio» dela egungo egoera: «Horren aurrean, irtenbidea ez da ekonomiaren, ingurumenaren eta ondare naturalaren aurka egiten duten azpiegiturak eraikitzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.