Haur motxiladunen aldeko ekintzak egingo dituzte abenduaren 28an eta urtarrilaren 19an, Donostian

Abenduaren 28an, kalejira bat egingo dute, Donostiako Bulebarretik abiatuta; urtarrilaren 19an, Donostiako Atano pilotalekuan elkartuko dira, ume motxiladunak protagonistak izango diren ekitaldi batean.

Motxiladun haurren aldeko ekitaldiak iragarri dituzte, gaur, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2019ko abenduaren 19a
19:41
Entzun

Aita, ama edo bi gurasoak kartzelan dauzkate 105 umeak dira haur motxiladunak. Gainera, haietako bost amarekin espetxean bizi dira, tartean Xua. Egun, Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxean dago, baina urtarrilaren 19an hiru urte beteko dituenez, ezingo du bertan jarraitu. Hori dela eta, 1.200 kilometro egin beharko ditu gurasoak bisitatu behar dituen bakoitzean. Xua gurasoekin etxera plataforma sortu dute egoera salatzeko eta hirurek etxera itzuli behar dutela aldarrikatzeko. Izan ere, Xuaren aitak eta amak dagoeneko beteta dauzkate zigorraren hiru laurdenak.

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte ume motxiladunen egoera salatzeko, eta Porrotxek eman du horien berri gaur, Donostian. Hain zuzen, abenduaren 28an izango da lehenengoa. Donostiako Bulebarretik kalejira bat egingo dute, 12:00etan hasita. Urtarrilaren 19an, berriz, haur motxiladunak protagonistak izango dira Donostiako Atano pilotalekuan egingo duten ekitaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.