«Desadostasunean» jarri du fokua Udaberri planak, Foro Sozialaren arabera

Agus Hernan Foro Sozialeko kideak ontzat jo du Eusko Jaurlaritzaren dokumentua, baina presoen harrerei arreta jarri izana salatu du

Agus Hernan eta Nekane Altzelai Foro Sozialeko kideak. ANDONI CANELLADA / FOKU.
Edurne Begiristain.
2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren Udaberriplanari buruzko iritzia eman duAgus Hernan Foro Sozial Iraunkorreko bozeramaileak. Azpimarratu du plan horrek ezartzen duen «marko orokorra» egokia dela, gatazkaren konponbidea testuinguruan jartzen duelako, eta biolentzia zikloaren ondotik eraiki behar den bizikidetzaren kontzeptua modu egokian kokatzen duelako. Ordea, salatu du «desadostasunean» jarri duela fokua, hau da, presoen ongietorrien gaitzespenean.

Bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren inguruko plana aurkeztu zuen herenegunEusko Jaurlaritzak. Azken bertsioan, presoei harrera egiteko ekitaldiak gaitzesten dituen pasarte bat ageri da, ohartaraziz «ETAren terrorismoa eta indarkeria erabili edo justifikatu dutenei» exijitu behar zaiela gogoeta kritikoa.

Udaberri planean presoei harrera egiteko aipamen bat sartueta komunikabideek ideia horri arreta jarri izana «kezkagarria» dela azaldu dio Hernanek BERRIA-ri. «Zergatik jarri dute fokua desadostasun batean eta ez adostasunean?», galdetu du. Hain justu ere, salatu du komunikabideek presoen ongietorriei jarri dietela arreta, «kontakizunaren batailako elementua» delako, eta ez, ordea, biktimen gaian edo bizikidetzan dagoen adostasun zabalari.

Hain justu, nabarmendu duForo Soziala bat datorrela plan horrek bizikidetzaz egiten duen irakurketarekin. «Ezin da ulertu biolentzia zikloaren ostean ireki behar den bizikidetza demokratikoa aintzat hartu gabe gizartean dauden beste arazo batzuk».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.