Urrutikoetxearen aurkako euroagindua ontzat jo dute

'Herriko tabernen' auzian egin zuen eskaera Espainiak. Azaroaren 18an erranen dute Herguetaren hilketagatik estraditatzea onartzen ote duten

Josu Urrutikoetxea, atzo, Parisko Dei Auzitegian. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE.
Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Parisko Dei Auzitegiak ontzat eman zuen atzo herriko tabernen auzian Espainiako Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxearen kontra egindako euroagindu eskaera. Defentsako abokatuen arabera, euroaginduak ez du errespetatu oinarrizko prozedura, baina epaileak ez du argudioa onartu. Erabakia «onartezina» dela salatu dute EH Baik eta EH Bilduk. Urrutikoetxearen sendiak iragarri du Kasazio Auzitegira joko dutela. Iazko maiatzean atxilotu zutenetik lehen aldiz, libre aurkeztu zen auzitegian ETA zeneko kide historikoa.

Bestalde, Luis Herguetaren hilketagatik Espainiak eginiko estradizio eskaera ere aztertu zuten. Bere garaian ETA pm-k hartu zuen erasoa bere gain —Urrutikoetxea ez da sekula erakunde horretako kide izan—; auzipetzeak eta gobernuaren eskaerak data aldetik ere okerrak dauzkate. Espainiak egindako estradizio eskaera onartzeko eskatu du fiskaltzak; defentsako abokatuek afera preskribatua dela argudiatu dute. Azaroaren 18an emanen dute erabakia.

Aramendi azaroaren 4an

Atzo aztertu zuten ere Alaitz Aramendi euskal presoaren kontra Espainiak egindako euroagindu eskaera. 40 urteko zigorra bete behar du Espainian. Azaroaren 4an emanen dute erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.