ERC eta EH Bildu, batera Espainiako bozetara

2023ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. EH Bilduk jakinarazi duenez, koalizio subiranistak eta ERCk «pauso bat gehiago» eman dute bien arteko «proiektu bateratuan», eta batera aurkeztuko dira Espainiako Senaturako bozetara, Independentzia ezkerretik lelopean. EH Bilduko militanteek, gainera, gaur eta bihar artean aukeratu beharko dituzte Espainiako Gorteetarako zerrendetako kideak. Mahai Politikoak astelehenean iragarri zuen «jarraitutasunaren aldeko apustua» egingo zutela. ERCko presidente Oriol Junquerasek akordioaren berri jakin ondoren esan duenez, EH Bilduko eta ERCko diputatuak eta senatariak «erabakigarriak» izan dira azken lau urteetan, eta bien arteko batasuna «indartzeak» herritarren «eskubideetan eta askatasunean sakontzeko» aukera eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.