Kinielen “arrisku maila”

Kinielen arrisku mailaAsteburu honetan konturatuko zineten nola ikur berri bat agertu zaizuen “Nire Tropela” atalean. Beno, “Nire Tropela” atalean eta baita kinielatan bertan ere irudietan erakusten dizuegun moduan. Bada ikur berri hori zuen kinielen arrisku maila da. Baina zer esan nahi du horrek?

Oraindik Beta fasean dagoela esan genezake izan ere doitze prozesu bat burutu nahi dugu zuei erakusten dizuegun zenbaki horrek izatea nahi dugun esanahia egoki adierazi dezan. Eta funtsean erraza da kontzeptua: kinielaren arrisku maila kiniela horrek gainontzeko kiniela guztiekiko duen arriskatze maila adierazten du.

Adibide sinple bat jarriko dugu zalantzarik gera ez dadin. Demagun lehiaketa batean Tropelak txirrindulari bateko kiniela prestatzen duela eta aukeren artea bi direla: Contador eta Froome. Contador %80ak hartu badu eta Froome %20ak, Froome hartzea arriskutsuagoa izango da erabiltzaile gutxiagok hartu baitute. Giroko kinielatan antzerakoa egin dugu baina formula konplexuago batekin. Orain ez dugu azalduko batez ere aurrez esanda bezala asmoa balio egokitzea baita. Hori egindakoan azalduko dugu dagokion zehaztasun mailan.

Arrisku maila 0 eta 10 artean izango da. Kiniela egiterako garaian hiruki barruan ikusiko dugu balio eta behin kiniela egin eta gero, irudiaz gain, dezimala duen zenbakia erakutsiko da. Zenbat eta zenbaki altuagoa izan gehiago arriskatu dugula esan nahi du.  Aldiz, zenbat eta baxuagoa izan kiniela horrek A letradun txirrindulari gehiago hartu dituela esan nahi du.

Kinielen arrisku maila

Espero dugu kinielen inguruko datu berri hau, kontzeptu berri hau, gustuko izango duzuela. Gu gogoz ginen lehenbailehen martxan jartzeko.

Edonolako iritzi edo iruzkinik baduzue, bidali gustu handiz jasoko ditugu eta.